XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Trebaketan

Hiztegia lantzen

1. Definizioak

Eman definizioari dagokion hitza.

Horretarako, begira ezazu ariketa azpiko hitz andanan.


1. Zerbaitetarako unea, egokiera, aukera, besterik adierazten ez bada, ona.
2. Pertsonen artean sortu ohi den elkarren aurkako erasoketa edo burruka.
3. Jipoia eman edo berotu.
4. Goragalea zein gaitzespena sortzen duen zentzazio ezatsegina.
5. Makina bat hondatu.
6. Ahotik behera limurtzen, isurtzen den txu jarioa.
7. Objektu argitsu batek bidaltzen duen dirdira, argi izpia.
8. Norbaiti maitasunezko zirriak edo igurzketa leunak egin.
9. Zerbaiti aurpegia emateko adorea.
10. Denbora oso laburra, txikia.
11. Joera eta seinaleak ikusiz ateratzen den ustea edo suposaketa.
12. Ordain gabe eta borondatez, norbaitek beste bati ematen diona.
13. Gogortasuna edo sendotasuna duena.
14. Berba, mintzoa.
15. Norbaiten aginduetara dagoen pertsona.
16. Zenbait landareren, batez ere laboreen fruitua eta hazia.
17. Tresna zorrotzez egindako moztura.
18. Hotzera jotzen duen eguraldia.
19. Edari biziek burua nahasi.
20. Gauzak elkarren gainean zein ondoan multzoa eginez bildu.
21. Ugazabaren esanera lan egiteagatik jasotzen den honenbestekoa.
22. Erakunde baten ohizko etxea.
23. Zerbaiti eusten dion azpiko sostengu trinkoa.
24. Gauza edo pertsonaren bat toki batera bidali.
25. Duen izaera makalaren zioz oso erraz min hartzen duen pertsona.

meta(tu) - hozkirria - liskarra - adurra - printza - hordi(tu) - minbera - egoitza - liparra - abagunea - astin(du) - gotorra - menekoa - oinarria - aierua - fereka(tu) - ebakidura - alokairua - ausardia - dohaina - elea - narda - bihia - igorr(i) - matxura(tu).

2. Elkarketa

Ondoko zerrendan zenbakiz adierazitako hitz edota hitz multzo bat bakarra duzu kasuan kasuko letra beltxekoaren ordaina.

Ea asmatzen duzun zein den.


1. Anpulua: 1. gerezia; 2. negarra; 3. zabaldia; 4. tipula.
2. Muzin egin: 1. gaitzets(i); 2. korrika egin; 3. geldi(tu); 4. turuta jo.
3. Naharo: 1. pobre; 2. argi; 3. botila; 4. ugari.
4. Osina: 1. lasaia; 2. lorategia; 3. hezea; 4. leizea.
5. Otordua: 1. jatordua; 2. taloa; 3. tortila; 4. loaldia.
6. Oldar(tu): 1. blai(tu); 2. beldur(tu); 3. eraso; 4. bultza(tu).
7. Sorbalda: 1. bizkarra; 2. gorreria; 3. haizea; 4. galdekizuna.
8. Eupatza: 1. antzerkia; 2. gaupasa; 3. korrokada; 4. zuhaitza.
9. Suzia: 1. zuldarra; 2. zukua; 3. su urdina; 4. lastargia.
10. Ubidea: 1. ur lasterra; 2. erretena; 3. bide estua; 4. kupela.
11. Katramila: 1. mataza; 2. ohantzea; 3. tximeleta; 4. kaltea.
12. Lardaska(tu): 1. orraz(tu); 2. erdiets(i); 3. honda(tu); 4. leher(tu).